Azala
Liburua Eskuragarri

Ez duk erraza, konpai! / Koldo Izagirre

Nobela maite baduzu, hona hemen nobela bat. Tipikotasuna maite baduzu, ezagutuko dituzu pertsonaia bitxiak. Bortiztasuna maite baduzu, irakurriko duzu gordinik. Liburu hau maitasunetik dago idatzia, eta hala hartu du Izagirrek egileak oso gutxitan hartzen ausartzen den askatasuna. Ofizialtasun guztietatik urrun, sozialismoaren kinka, borrokaren zaila, autodeterminazioaren gogorra deskribatzen dizkigu lekukotasun konprometitu batean, bere ironia mehe eta zorrotzak objetibo eta kupidabako bihurtzen duela. Egilea bera protagonista bihurturik, "bidaiaren bidaia" proposatzen digu: Habana utzi eta maniguan barrena abiarazten gaitu B. misteriotsu baten bila, garai kolonialetan murgiltzen gaitu, bere osaba aurkeztuko digu, Martiren sekretuaren jakile egingo gaitu., Juan de Begoñaren altxorra aurkituko dugu... Kuba daukazu bildua liburu honetan, eta hauxe duzu Kuba menturaz. Hizkera zuzen eta aberats batean idatzia, "Ez du erraza, konpai!" afro-euskaraz garatzen den abentura zoragarria da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, 1995
Edizioa: 2. ed.
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 14
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N IZA ezd Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20060576