Azala
Liburua Eskuragarri

Hamar manu minduak ; Apetitu on! / Gillaume Irigoien ; "Hiruak bat" taldea

Gillaume Irigoyen, duela 27 urte sortu da Ainiza Monzolosen. Aste egunaz lanerako kosta aldean bizi da eta Garazin aste burutan. Orotarat lau antzerki baditu idatzirik azken lau urte hauetan. Liburu honetan agertzen diren biak dira azkenak. Duela hiru urte idatzi zuen "Eskalapuinak" eta zere lehen obra "Zortzi egun ahari" izan zen. Honek zuen Gillaume bultzatu antzerkian, I. "Telesforo Monzon" sarian presentatu eta eraman zuelako. "Hiruak bat"taldea 1969ean sortu zen apez batek abia arazirik, Gamarte, Ainiza eta Lakarra, hiru Garaziko herrietako gazteekin. Hortatik ere taldearen izena dator. Horiek zazpi urtez, zazpi obra eman zituzten: Lartzabalenak, Telesforo de Monzonenak eta Daniel Landartenak. Gero "Hiruak Bat" gelditu zen, jokolariek beste gisan segitzen edo uzten zutela. 1984ean "Zortzi ehun ahari"ren inguruan, berriz hiru herrietako hogei ta bost gazte (beste belaunaldia) taulen gainerat igoiten ziren. Ondoko urtean "Eskalapuinen" aldi zen... «Apetitu On» izeneko lana goseteari buruzko irri-antzerkia dugu. Duela bi urte, asko aipatzen zen gosetea, telebixtan, irratietan... eta hola jin zen antzerki-lan hau. Gero iaz berriz, egileak untsa ezagutzen duen herri ttipi batean han iragan ziren gertakari batzuek eman zioten herri ttipien giroaz, zerbaiten egiteko asmoa, eta horrela sortu zen «Hamar manu minduak».

Zerrenda:
Egile nagusia: Irigoien, Gillaume
Erakunde egilea: Hiruak Bat taldea
Argitaratua: [S.l.] : Susa, L.G. 1987
Bilduma: Antzerkia (Susa) ; 7
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Antzerkia
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Antzerkia (Helduentzat) A IRI ham Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20070044