Azala
Bideoa Eskuragarri

Australia bihotzean. [Interneteko baliabidea - Bideoa] / gidoia eta zuzendaritza, Eriz Zapirain ; produkzioa, Andoni Landa ; ETBko produktorea, Elena Gozalo ; produktore eragileak, Eriz Zapirain, Julian Iantzi ; erredakzioa, Andoni Landa ; argazki zuzendaritza, Makusi

Julian Iantzik aurkeztutako dokumental honek bi atal ditu, eta duela 60 urte Australian azukre-kanaberan lanean jardun zuten euskaldunak hartuko ditu protagonista. Eriz Zapirainek zuzendu eta Julian Iantzik aurkeztutako lan honek Australian azukre-kanaberan lanean jardun zuten euskaldunak hartuko ditu protagonista, eta munduaren beste puntan bizimodua aurrera atera zutenen memoria berreskuratu nahi izango du. Julian Iantzik, Australiako euskaldunen historia ezagutzeko grinak bultzatuta, bere sare sozialetan mugitutako mezuek eman zioten proiektu zoragarri honi hasiera. Ekimenak askoren bihotzak hunkitu eta antzinako istorio eta oroitzapenak berpiztu zituen. Ondoren, gertakariak bata bestearen atzetik eman ziren: euskal-australiarren elkartea sortu zen, eta Gernikan, 250 pertsona bildu ziren bazkaldu eta urtetan ikusi gabeko lagunak agurtzeko. Elkarteak, orduan, Australiara bidaia antolatzeko proposamena egin zuen eta 50 pertsona bildu ziren abentura hori bizitzeko. Julian Iantzik bi cicerone zoragarri izango ditu bidaiarako: Amaia Urberuaga eta Tere Gabiola. Biak Australian jaio ziren eta 20 urterekin beren gurasoen sorterrira, Euskal Herrira, etorri ziren bizitzera. Juliani azalduko diote nola, duela 60 urte, ehunka euskal herritar Australiako Queensland estatura joan ziren azukre-kanaberan lan egitera. Australiara joan ziren hiru itsasontzi beteen irudiak harrituta utziko du aurkezlea. Instagramen Juliani lehen erantzuna eman zion Leire Goirigolzarrik ere bidaia egitea era...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Irrati Telebista ; Makusi (Argazki zuzendaritza)
Beste egile batzuk: Zapirain, Eriz (Zuzendaritza, gidoia, produktore eragilea) ; Landa, Andoni (Produkzioa, erredakzioa) ; Gozalo, Elena (Produktorea ETB) ; Iantzi, Julian (Produktore eragilea, aurkezlea)
Argitaratua: [S.l.] : EITB, 2020
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Zinema dokumentala
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikusi dokumentala (EITB nahieran)
Sinopsia:Julian Iantzik aurkeztutako dokumental honek bi atal ditu, eta duela 60 urte Australian azukre-kanaberan lanean jardun zuten euskaldunak hartuko ditu protagonista. Eriz Zapirainek zuzendu eta Julian Iantzik aurkeztutako lan honek Australian azukre-kanaberan lanean jardun zuten euskaldunak hartuko ditu protagonista, eta munduaren beste puntan bizimodua aurrera atera zutenen memoria berreskuratu nahi izango du. Julian Iantzik, Australiako euskaldunen historia ezagutzeko grinak bultzatuta, bere sare sozialetan mugitutako mezuek eman zioten proiektu zoragarri honi hasiera. Ekimenak askoren bihotzak hunkitu eta antzinako istorio eta oroitzapenak berpiztu zituen. Ondoren, gertakariak bata bestearen atzetik eman ziren: euskal-australiarren elkartea sortu zen, eta Gernikan, 250 pertsona bildu ziren bazkaldu eta urtetan ikusi gabeko lagunak agurtzeko. Elkarteak, orduan, Australiara bidaia antolatzeko proposamena egin zuen eta 50 pertsona bildu ziren abentura hori bizitzeko. Julian Iantzik bi cicerone zoragarri izango ditu bidaiarako: Amaia Urberuaga eta Tere Gabiola. Biak Australian jaio ziren eta 20 urterekin beren gurasoen sorterrira, Euskal Herrira, etorri ziren bizitzera. Juliani azalduko diote nola, duela 60 urte, ehunka euskal herritar Australiako Queensland estatura joan ziren azukre-kanaberan lan egitera. Australiara joan ziren hiru itsasontzi beteen irudiak harrituta utziko du aurkezlea. Instagramen Juliani lehen erantzuna eman zion Leire Goirigolzarrik ere bidaia egitea erabakiko du, nola ez. Bere aita, Jose Ignacio Goirigolzarri, Australian egon zen gaztaroan eta haren arrastoaren bila joan nahi du. Leireri bere ahizpa Olatz ere batuko zaio, aitaren lantoki izan ziren zelaiak bisitatzeko asmoarekin. Lorenzo Atxabal lekeitiarra bidaia egingo duen beste protagonistetako bat izango da, 20 urterekin heldu zen Queenslandera eta zortzi urte egin zituen bertan. Gero, Euskal Herrira itzuli zen eta ez du Australia 50 urtetan zapaldu. Baina han bizitakoak ez ditu ahazteko eta xehe-xehe azalduko dizkio Juliani. Egia esan, han bizitako denek dute Australiarekiko maitasun izugarria. Australiara heltzean, Ingham herriko alkate euskalduna ezagutuko dute. Ramon Jaio euskaldunaren semea da, Australian jaioa, baina ez ditu bere sustraiak galdu eta oso ondo hitz egiten du euskaraz. Azukre-kanaberaren nondik norakoak inork baino hobeto ezagutzen ditu eta umore biziz azalduko dizkie bere herrira heldu diren 50 bidaiariei. Elkarrekin, arratsalde gogoangarria pasako dute. Amaitzeko, Townsville hiriko euskal etxeari bisita egingo diote. 50 bat lagun elkartuko dira Euskal Herritik etorri direnei harrera egiteko, eta giro beroa sortuko da. Julianek ezagutuko dituen beste protagonistak Dolores eta Peter Mendiolea, Anton Onaindia eta Loren Arkotxa izango dira.
Deskribapen fisikoa:Baliabide elektronikoa (66 min) : soinuduna, kol., z.-b.