Azala
Baliabide elektronikoa Eskuragarri

Aro Modernoko eta Garaikideko gatazkak Ezkerraldean (arazo-egoera) [Interneteko baliabidea - Webgunea] / Gorka Salces Alcalde

Proiektu honek hutsune bikoitza betetzea du xede. Alde batetik, Euskal Herriko historiari lotutako edukiak lantzeko orduan baliabide-eskasiaren ondorioz irakasleok ditugun arazoak konpontzeko ekarpen xumea egin nahi du. Bestetik, aipatutako hutsunea arazo-egoeren metodologian oinarritutako unitate didaktikoak landuz betetzea du helburu. Horretarako, DBHko 4. mailan Geografia eta Historia irakasgaian jorratzen den marko kronologikoaren baitan Euskal Herrian jazotako zenbait gatazka (1718ko matxinada, Karlistaldiak eta Gerra Zibila) tokikotasunetik abiatuta landu ditut, ikasleei lehen eta bigarren mailako iturrien erabileran oinarrizko trebakuntza eskaintzeko. Alabaina, landu dugun esparru geografiko zehatzaren (Ezkerraldearen) gainetik, edozein eskualdeetara egokitzeko moduko proposamen didaktikoa ondu dut; alegia, edukietan tokiko errealitatera egokituta edozein eremutan erabiltzeko moduko markoa eskaini nahi diet lankideei. Formatuari dagokionez, ikasleei unitatea aurkezteko eta klasean lantzeko, arazo-egoeraren fase guztiak modu sinplean azaltzen dituzten aurkezpen grafikoak sortu ditut. Bestalde, irakaslearen lana koordinatzeko eta unitateen helburu didaktikoak, ebaluazio-irizpideak eta ebaluazio-adierazleak zehazteko, site bat sortu dut.

Zerrenda:
Egile nagusia: Salces Alcalde, Gorka
Erakunde egilea: IRALE (Artazugoikoa)
Argitaratua: Bilbo : www.irale.hezkuntza.net, 2020
Bilduma: R400
IRALE (2019-2020 ikasturtea)
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Geografia eta Historia
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
IRALEren materialak
Curriculumeko baliabideak
Arazo-egoerak
Eduki digital didaktikoak
Interneteko baliabidea
Unitate didaktikoak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Adina / Maila: DBH, 4. maila