Azala
Liburua Eskuragarri

Amorezko pena baño / Itxaro Borda

Bardeetako tiro-poligonoan hegazkin amerikarrak dabiltza, Nafarroako aire eremuak ebakitzen. Bitartean, Uritz intsumiso tuterarra badoa autoan Tafallara, irrati-zintan Mikel Laboa entzunez. Eta bapatean, Argedas aldetik suzko bola erraldoi bat gainera datorkiola ikusi du. Besterik ez. Ospitalean esnatu da, gertatutakoaz ezertxo ere gogoratzen ez duela. Inork ez dauka istripuaren arrastorik hain zuzen ere aztarna guztiak desagertaraziak izan direlako misteriotsuki. Eta biktima gaztearen memoria lausoturik dago ospitalean apiriletik. Amaia Ezpeldoi detektibe ospetsua orain Iruñean dabil Sanfermin jaietan. Alabaina, berehala amaituko zaio festa giroa, Uritzen aitak lan gaitza ipiniko baito: zer jazo zen egun hartan Bardeetan? Hauxe da Amaia Ezpeldoiren azken abentura: arriskutsuena!

Zerrenda:
Egile nagusia: Borda, Itxaro
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Susa, L.G 1996
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 23
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N BOR amo Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20090215