Azala
Bideoa Eskuragarri

Bizi dantza [Bideoa] / Pirritx, Porrotx eta Mari Motots

"Bizi dantza" antzerki musikala. 2020ko urtarrilaren 25ean Andoaingo Bastero Kulturgunean zuzenean grabatu zen. "Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dantzara, atzera zure barruko animalia plazara!

Zerrenda:
Erakunde egilea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Argitaratua: Lasarte-Oria : Katxiporreta, L.G. 2020
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: Adin guztientzat
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako filmak HF biz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20090309