Azala
Bideoa Eskuragarri

Mundu zabaleko ipuinak: Ametsa (Errusiako ipuina) [Bideoa - Interneteko baliabidea] / testua, Nerea Gallastegi; ahotsa, Pako Eizagirre

Guraso, senide, auzokide, irakasle nahiz lagun arruntak izan zituenez gero, haurtzaro arras arrunta izan zuen, ezohiko gertakaririk batere gabekoa. Espero zitekeenez, zeharo lanbide arrunta hautatu zuen eta hartantxe jardun zuen bizitza osoan zehar. Ohi zen bezala, adin egokira iristean, ezkondu egin zen, batere bestelakoa ez zen emakume batekin, eta unea iritsitakoan, haur arrunt-arruntak izan, eta beren etxe guztiz arruntean hezi zituzten. Ivanov jaunak ez zuen sekula ezer berezirik egin bere bizitzan zehar. Alabaina, gogotik lan egin zuen hiru alabei eta emazteari ahalik eta bizimodu duin eta normalena eskaintzeko. Hil zenean ere hilkutxa arrunt batean lurperatu zuten Ivanov jauna, eta hileta zeharo arrunta egin zioten. Baina aitaren gauza arruntak kutxa batean sartzen ari zela, Ivanov jaunaren alabetako batek espero ez zuen zerbait topatu zuen: aitak idatzitako paper zatitxo bat. Paper pusketa hartan, Ivanov jaunak bere bizitzako gauza ez arrunt bakarra idatzi zuen: bere ametsa, bere guraririk handiena, hil aurretik bete beharrekoa. Zoritxarrez, esan bezala, Ivanov jauna hila zen ordurako. Haatik, alabak aitaren ametsa egi bihurtzea erabaki zuen. Eta horrela, Ivanov jaunak bere bizitzako gauza ezohiko bakarra egin zuen hil ondoren: Errusia osoa zeharkatu zuen Transiberiar trenean.

Zerrenda:
Egilea(k): Gallastegi, Nerea ; Eizagirre, Pako
Argitaratua: Gasteiz
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Haur eta Gazteentzako Literatura
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikusi bideoa
‍Deskargatu bideoa
Ikusi webgunea (aittu.eus)
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera

Antzeko izenburuak