Azala
Liburua Eskuragarri

Gabon Gasteiz / Iñaki Gurrutxaga

Ipuinok ipuin arruntak dira, euria bezala, eta euria bezala zirikatzen eta bustitzen gaituzte. Zaparrada egun batean irratia piztuta irakurtzekoak dira, ipuinak ere irratitik bailetozen. Ipuinok ipuin arruntak dira eta kaleko kiosko herdoilduenaren zirrikituetan kateaturik topatuko ditugu, egunkariei noizbait lapurtuak apurka-apurka itzultzen. Baina ipuinok ipuin arruntak direnez beti eramango ditugu aldean, sakelean izkutaturik, memoriak leku gehiago behar duen arte. Ipuinok sentimentu direlako. Eta sentimenduek errealialitatea bezala, errealitateak fikzioa gainditzen duelako.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gurrutxaga Zubimendi, Iñaki
Argitaratua: Gasteiz : Arabera, 2000
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Araba bilduma (Arabera) ; 3
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N GUR gab Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21010072