Azala
Liburua Eskuragarri

Kandinga lehoia / [testua] Boniface Ofogo ; [irudiak] Elisa Arguilé ; [itzulpena, Manu López Gaseni]

Kandingaren istorioak afrikar herrietako milaka urteko jakituria, ahozko tradizioa eta kultura-aberastasuna biltzen ditu. Kontakizuna urruneko sabanarainoko irudizko bidaia bat egiteko gonbitea da, hango biztanleak ezagutzeko: krokodiloak, elefanteak, eta abar. Eta, haien guztien gaineko hegemonia gauzatzen duena: lehoia. Alegia honetako protagonista bere krudeltasuna dela eta gain behera etorritako errege bat da -zaharra, gaixorik eta bakarrik-. Norberekoikeria eta zekenkeria ez dira bidaide onak, basa animalientzat ez ezik, gizakientzat ere... Boniface Ofogok giza portaerari buruzko gogoeta bat aurkezten du, eta bere jaioterriaren esperientzia jartzen du irakurleen zerbitzura, ikasbide hauxe aintzat hartzeko: "Asko baduzu, ona da ezer ez dutenekin partekatzea". Elisa Arguilek estilo primitiboko ilustrazioak erantsi dizkio testuari, zeinetan adierazpen-indarra eta kolore- kontrasteak nabarmentzen diren «Kandinga lehoia» bantutarren ahozko tradizio agorrezinetik dator, zeinak Kamerun erdialdetik Hegoafrikara bitarteko sabana eta oihanetan bizi den tribu bat diren. Haien istorio gehienek gizakiaren eta natura-ingurunearen arteko harreman estua islatzen dute. Horren bidez, KALANDRAKA etxeak munduaren inguruko ibilbide bati eman zion hasiera, ondoren antzeko istorio liluragarriak ekarri ditu lekuetako kontalarien eskutik.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ofogo Nkama, Boniface
Egilea(k): Arguilé, Elisa ; López Gaseni, Manu
Argitaratua: Arre : Pontevedra : Pamiela ; Kalandraka, 2021
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 7 urtetik aurrera (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI OFO kan Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21030131