Azala
Liburua Eskuragarri

Kapitain frakasa : remake bat / Anjel Lertxundi

«Izuaren lurraldean itsu baten makuluak ez du ezertarako balio, han ez baitago zorurik». Nobelaren abiapuntua: Omega marka bat (pasaporte baten sinaduran) eta aieru baten indarrez nabarmenduko den irudi bat (bi txori mokoka zeru mugetan). Pasaporte-mehatxuaren hartzailea, talde mafioso baten barruan gainbehera etorritako gizon eroria, izen askoren atzean mozorrotu dena: Marcel, Cerdán, Osorio... Zein ote pasaportearen igorlea? Zein dago Omega markaren atzean? [...] Nobela modernoaren heroi hunkigarrienak pertsonaia arrunt, xume eta anbiguoak izan dira. Haien heroitasuna norbere baitan azterka bildutako bizi-pusketak lerrotzera mugatu ohi da. Izan ere, jasanezina zaigu taxurik eta zentzurik gabeko bizitza: fikzioaren zedarrietan eraiki beharra dago bizitza. Are gehiago, nobela honetan gertatzen den modura, narratzaileak porrotaren arrazoiak ere ezagutzen ez dituelarik. Hala ere, badaki zerbait, alegia, nondik datorren ez dakien pasaporte hori eskaintzen zaionean, bereak egin duela. Aurrerantzean, atsedenik gabeko oroimenaren azterketa urduria baino ez zaio geldituko. Helburua ez da, dagoeneko, ihes egitea, baizik eta ezerezaren atari huts ez bilakatzea heriotza. Horixe da nobela honetako protagonistari geratzen zaion heroitasun mixerablea. Bere buruarekiko kontu-garbitzea luke garaipen, erredentzio badaezpadakoa. [Iñaki Aldekoa] «Gerald D gero eta hotzago nirekin, ugaritzen ari zitzaizkidan kabitu ezinaren panpinak nire baita...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Lertxundi, Anjel
Argitaratua: Donostia : Erein, 2021
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narratiba (Erein) ; 136
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N LER kap Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE21110322
Narratiba (Helduentzat) N LER kap Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21110133