Azala
Liburua Eskuragarri

Pentsamendu bat gure munduari : Joxe Azurmendi kongresua / Xabier Eizagirre Gesalaga, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi (argk.)

Bilduma honek euskal pentsamendu garaikidea garatu eta zabaltzea du helburu. Joxe Azurmediren ur-jauziaren metaforak biltzen du bere asmoa. Jakin Fundazioak eta UPV/EHUko Joxe Azurmendi Katedrak lankidetzan osatu dute bilduma, Laboral Kutxaren laguntzarekin. Joxe Azurmendiren pentsamendua ur-jauzi bat da. Zer ez du Azurmendik aztertu? Filosofia, politika, zientzia, teknika, historia, zuzenbidea, artea, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, literatura, erlijioa... Azurmendi filosofo, pentsalari eta idazle handi eta oparoa da. Bere ekarpena, sustraitua eta noranahikoa aldi berean eta halabeharrez. Beti euskaraz, beti euskaratik. Horregatik, Azurmendi oinarri, abiapuntu edo inspirazio iturri hartuta, kulturaz, nazioaz, estatuaz, gizabereaz, etikaz, politikaz, gizarteaz, kooperatibismoaz, hizkuntzaz eta pentsamenduaz egin dute gogoeta 52 euskal pentsalarik, 2019ko abenduko Joxe Azurmendi Kongresuan aurkeztutako hitzaldiak idatzira ekarriz. Horrenbestez, Azurmendik berak iradoki bezala, pentsamenduaren ur-jauziak bere bidea egiten jarraitzen du.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua ; Jakin Fundazioa
Egilea(k): Eizagirre Gesalaga, Xabier ; Zabaleta Gorrotxategi, Iñaki
Argitaratua: Andoain : Leioa : Jakin ; Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2021
Bilduma: Ur-jauzia ; 2
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S pen Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21120121