Azala
Liburua Eskuragarri

Goazen txangora! / [testuak] Olaia Revert ; ilustratzailea, Beatriz González

IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira. "Goazen txangora!" izenburupean, idazkera errazean landutako bi istorio aurkezten dira. Lehenengo ipuina "Tximeleten lorategia" da eta Hugo du protagonista bezala. 10 urte ditu eta txikitan izandako istripu baten ondorioz Dena izeneko gurpil-aulkian mugitu behar da. Ikastolatik, tximeletak ikustera joateko txango bat antolatu dute eta bertan dituen zailtasun eta erraztasunak ikusiko ditugu. Bigarren ipuinak "Paisaia liluragarria" izena darama. Bertako protagonista Naiara da, 10 urte ditu eta begietako gaixotasun baten ondorioz, oso txikitatik itsu dago. Kasu honetan, ikastolatik Santa Krutz mendira txango bat antolatu dute paisaia baten deskribapena egiteko helburuarekin. Bertan jakingo dugu nola bizi duen Naiarak egun hau eta bere gaitasun eta ezgaitasunak nola azaltzen dituen. Ikastolatik antolatutako bi irteeren deskribapenaren bidez, desgaitasun ezberdineko pertsonaien ikuspuntuak azaltzen dira, beraien bizipenak eta nola elkarbizitzen duten inguruarekin.

Zerrenda:
Egile nagusia: Revert, Olaia
Egilea(k): González, Beatriz
Argitaratua: Bilbo : Ediciones Beta III Milenio, L.G. 2022
Bilduma: Errazago (Edicionesbeta)
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Irakurketa erraza
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 8 urtetik aurrera (gorria)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N REV goa Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22040026