Azala
Liburua Eskuragarri

Tanboliña dabil 1953-2019 / edizioaren koordinazioa, Joseba Agirre Agirre "Iketza" ; [testuena, idazle bakoitza]

1953-2019 urte bitarteko Iurretako dantzarien argazkiak biltzen dituen "Tanboliña dabil" argazki liburua osatu du Joseba Agirre "Iketza"-k (Iurreta, 1959). Iurretako hainbat dantzari belaunaldiren irudiak bildu ditu bertan, eta horietan ageri diren dantzarien eta musikarien izen-abizenak jasotzen ahalegindu dira. Joseba Agirre "Iketza" Iurretako dantzariak aurretik ere argitaratua zuen Iurretako dantzarien argazkiak erakusten zituen lana. 2004an "Iurretako Dantzariak 1891-2004" liburua publikatu zuen; 150 argazki inguru erakusten zituena. Oraingo argazki bilduma osatzeko orduan arreta jarri du emakume dantzarien argazkiak biltzen, gorularien dantzetan, erregelatan eta dantzari-dantzan, luzaroan ari baitira emakumeak dantzan Iurretako plazan. Bigarren liburu honetan 400 argazkitik gora jaso dira, zaharrena 1953koa eta berriena 2019koa. Lagunek eta dantza munduko kideek utzi dizkiote argazkiak Agirreri, eta herritarren ezinbesteko laguntza izan du dantzari guztiak identifikatzeko orduan. 287 orriko lanean ia dena argazkiak dira, taldekoak gehienak. Anton Mari Aldekoa-Otaloraren sarrera eta azalpenek egiten diote sarrera eta Eñaut Aiartzaguenaren kopla batzuk ere badaude.

Zerrenda:
Egilea(k): Agirre Agirre, Joseba
Argitaratua: [Iurreta] : Joseba Agirre, L.G. 2021
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 793.31 (460.152 Iurreta) tan Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22060077