Azala
Liburua Eskuragarri

Andaluziari ene bilduma / J. Iñaki Lasa

Eskuartean duzun liburu hau Jon Iñaki Lasak plazaratzen duen bigarrena da. Ez dago esan beharrik "Alizia eta biok" liburua atera zenetik hona gure poetaren hainbat eta hainbat kontzepzio aldatu direla. Hau da hain zuzen ere Jon Iñakiren kezka handienetarikoa: irakurlegoak poetaren garapenaren ondorioa dastatu beharrean, lehenengo liburuaren estiloaren jarraipena bila dezan alegia. Liburua Andaluziari eskeinia dagoela dio Jon Iñakik izenburuan, eta horrela da egiturari begiratuz gero. Lau zati nagusitan banatzen da liburua: Irudimena, Oihartzunaren agindua, Maitasun eta gorrotoen apunte nahasiak eta Heriotz isila. Jon Iñakik era eta teknika ezberdinez azaldu nahi izan digu Andaluzia. Becquer, heriotza, maitasuna eta Lauaxeta, poesia, antzerkia eta narratiba. Elementu guzti hauek osatzen duten laukia litzateke Andaluzia, euskaldun baten Andaluzia, Jon Iñakirena alegia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lasa, Jon Iñaki
Argitaratua: [Lasarte-Oria] : Susa, L.G. 1984
Bilduma: Susa 83-86 ; 7
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P LAS and Eskuragarri  Maileguan eskatu 1010707