Azala
Liburua Eskuragarri

Oinarrizko eskubideak eta haien bermeak / Javier Tajadura Tejada ; [itzulpena, Patxi Petrirena (Elhuyar Fundazioa) : begiraletza teknikoa, Janire Mimentza (EHU) ; hizkuntza begiraletza, Jesus Mari Makazaga (EHU)]

Liburu honen xedea da, lehenik eta behin, konstituzio-eskubideen eta oinarrizko eskubideen estatutu juridikoa lantzea, eta, horrekin batera, horien iturria, oinarrizko eskubidearen kontzeptua, izaera, bai eta horien sailkapenari, titulartasunari, eraginkortasunari, interpretazioari eta mugei buruzko gaiak aztertzea. Bigarrenik, oinarrizko eskubideen berme-sistema aurkezten da: berme arauemaile, instituzional eta jurisdikzionalak bereizten dira, eta azken horiei arreta berezia eskaintzen zaie. Esparru horretan, Konstituzio Auzitegiak oinarrizko eskubideen defendatzaile gisa hartu duen lekuari ematen zaio arreta, babes-errekurtsoa eta konstituzionaltasun-arazoa direla medio. Liburuak, beraz, ordenamendu jakin baten ikuspuntutik aztertzen ditu oinarrizko eskubideak eta haien bermeak, 1978ko Konstituzioak ezarritako Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratikoaren ikuspuntutik, alegia. Ikasleei, abokatuei eta, oro har, eragile juridikoei dago zuzenduta; izan ere, gure Konstituzio Auzitegiak ohartarazi duenez: "Oinarrizko eskubideek Adierazpen Unibertsalaren eta Espainiak berretsitako giza eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenen azpian dauden irismen unibertsaleko balio eta printzipioen sistema bati erantzuten diote, eta horiek, oinarrizko erabaki konstituzional gisa onartuta, gure ordenamendu juridiko osora hedatu behar dira (21/1981 KAE)".

Zerrenda:
Egile nagusia: Tajadura Tejada, Javier
Egile korporatiboa(k): Elhuyar Fundazioa ; Euskal Herriko Unibertsitatea. Euskara Zerbitzua
Egilea(k): Petrirena, Patxi ; Mimentza, Janire ; Makazaga, Jesus Mari
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2022
Bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 342.72/.73(460) TAJ oin Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23010104