Azala
Liburua Eskuragarri

Sakonean, itsasoa ikusten da : Miangolatarren uberan / Patxi Zubizarreta

Batzuek ezagutzen dute Federiko Krutwigen Vasconia (1962) obra eztabaidagarri bezain polemikoa, baina gutxik dakite Paco Miangolarra filantropoak sustatu eta finantziatu zuela, Venezuelako erbestetik Ipar Euskal Herrira etorri berritan. Batzuek ezagutzen dute Herri Gogoa diskoetxea (1967-1981), edo ezagutzen dituzte Laboak, Lertxundik, Iriondok, Letek, Valverdek... Groseko estudio klandestinoan grabatutako diskoak, baina inork gutxik daki, Iñaki Beobideren laguntzarekin, Paco Miangolarra proiektu haren mezenas gertatu zela, lehen politikan bezala kulturan orain. Donostia, Paris eta Caracas lotuko dituzte laketontzi, gerraontzi eta baporeek, Martin Ugalde, Carolina Herrera, Lezo Urreiztieta edo María Callas itsasoz lotzen ahal diren modu berean. Ahanzturaren uretatik atera nahian, Miangolarra Gorostiaga familiaren historia harrigarria dakar elkarrizketetan oinarrituriko narrazio honek, Patxi Zubizarretak ohi duen idazmolde ederrean. Erbesteari eta, ezinbestean, herriminari buruzko sirena kantu bat.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zubizarreta, Patxi
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2023
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Amaiur (Txalaparta)
Generoa / Forma Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S ZUB sak Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23090013