Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntzalaritza konputazionala [Interneteko baliabidea] / Izaskun Aldezabal ... [et al.]

Liburu hau UEUk hizkuntza-teknologien inguruan argitaratzen duen bigarrena da. Lehenengo liburuan morfologia landu genuen, atal zehatz bat. Bigarren honetan, ordea, hizkuntza-teknologien ikuspuntu orokorra aurkezten dugu bi atal nagusitan: ereduak eta produktuak. Hizkuntza ulertzeko, aztertzeko eta azaltzeko saioan erabiltzen diren ereduak hartzen ditu liburuko lehen atal nagusiak, lau kapitulutan banatuta: morfologia, sintaxia, semantika eta pragmatika. Bigarren atalean produktuak azaltzen dira: 6. kapituluan erabiltzaile arruntarentzako aplikazioak (zuzentzaileak, hiztegi-kontsultak on-line, itzulpen automatikoa, testu-masa handiak tratatzekoak, hizketaren tratamendua eta interfazeak); 7. kapituluan hizkuntza-softwarea sortzen dutenentzako tresnak (analizatzaile morfologikoak edo sintaktikoak, adibidez); eta 8. kapituluan edozein aplikazio edo tresna garatzeko behar-beharrezkoak diren hizkuntza-baliabide eta oinarri linguistikoak (corpus, hiztegiak eta ontologiak adibidez). Hasierako atarikoetan puntu hauek jorratu ditugu: oinarrizko kontzeptuak, hizkuntza automatikoki prozesatzeko aurkitzen diren arazoak, urtetan izan duen bilakaera, eta ohiko analisi batean bereizi ohi diren faseak. Bukaeran gogoeta bat egiten da hizkuntza-produktuak garatzeko jarraitu behar den estrategiari buruz.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Aldezabal, Izaskun ; Sarasola, Kepa ; Arriola Egurrola, Jose Mari ; Díaz de Ilarraza Sánchez, Arantza
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2005
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)