%0 Book %E Apalategi Idirin, Ur %E Kortazar, Jon %I Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua %D 2009 %C Bilbao %B Euskal literatura (Euskal Herriko Unibertsitatea) %@ 978-84-9860-270-8 %T Egungo euskal nobela eta zinema / Jon Kortazar (zuzendaría eta alearen arduraduna) ; Ur Apalategi ... [et al.] %U https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UHLES092708&titulo=Egungo%20euskal%20nobela%20eta%20zinema %X EGUNGO EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA nagusia egiteko asmoaren hirugarren pausoa da aurkezten dugun Egungo euskal nobela eta zinema, komunikazio sistema biren arteko elkarrizketari eskainiriko begirada. Hiru arlo ditu liburuak eta lehendabizikoan literatura zinemara itzultzeko ahaleginen azterketa teorikoa eskaintzen da, moldakuntza zinematografikoaren bideak, moldeak eta arazoak aztertu eta hizkuntza literarioaren eta zinematografikoaren artean sortzen diren desberdintasunen eta antzekotasunen berri eman nahi delarik bertan. Bigarrenean, zinemara itzulitzako euskal nobelen historia eta azterketa jartzen zaio irakurleari begi aurrean. 1985. urtean grabaturiko 100 metro, Zergatik panpox, eta Hamaseigarrenean aidanez gogoangarrietatik hasi, eta gaur arte egin diren moldakuntza guztiak hartu dira kontutan: 110. Streeteko geltokiaren itzulpena den Menos que cero, oso gutxi ikusi den Zeru horiek nobelan oinarrituriko filma eta, azkenik, urteotako Obaba, Kutsidazu bidea, Ixabel eta Un poco de chocolate (Harkaitz Canok idatzia) filmen irakurketa eskaintzen da. Bukatzeko, nobelaren eta gidoiaren artean sortzen diren fenomenoen berri ematen du liburuak.