Ekonomia globala [Interneteko baliabidea] . Gizarte globalerako oinarri berriak / koord., Mikel Zurbano Irizar ; egileak, Efren Areskurrinaga Mirandona ... [et al.]
Globalizazioa azken hogeita hamar urteetako aldaketa ugariren adierazpena da eta, dimentsio ugari dituen arren, arlo ekonomikoan du iturburua. Ekonomiaren nazioarteratzearen fenomenoa aspaldiko kontua izan arren, unerik gorenean dago gaur egun. Merkatu globalen erabateko ahalmenarekin bat eginez, enpresa eta finantza-eragile globalek inoizko botere mailarik handiena dute nazio zein nazioarteko agertokian. Aldiz, mundu-mailako gobernantza oso ahul eta zatikatua dago. Politikaren globalizazioa oso urria da eta, beraz, estatuek jarraitzen dute botere politikoaren erantzule ia bakarrak izaten nazioarteko esparruan. Bikoiztasun hau -ekonomiaren globalizazioa eta politikaren esparru estatala- da gaur egun ekonomia, politika eta gizartearen distortsio faktore nagusia. Aurreko argitalpen batean ere azpimarratu genuen egoera honek desegonkortasunerako duen arrisku potentziala. Orain bere adiera gordinenean gorpuztu da, atzeraldi handi orokorrean, alegia. Botere politikoa nazio-estatu mailakoa izanik, guztiz mugatzen da merkatu eta eragile ekonomiko globalek sortutako krisiari erantzuteko ahalmena, are gehiago estatuen erantzunak eta neurriak koordinatzeko eta norabide bertsuan ipintzeko tresna instituzionalik eta borondaterik ezean. Krisiaren kudeaketa oso disparekoa, bidegabea eta efikaziarik gabekoa suertatzen ari da. Botere ekonomiko globala botere politikoa irensteko zorian dago, Europako 2010eko udaberriko gertakizunek erakusten duten bezala. Ekonomia globalaren azterketa egiten...
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2010
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 330.342.3 eko | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1018694 |