Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan / Edorta Jimenez
Ernest Hemingway eta adiskide euskaldunak dira liburu honetako protagonistak, bereziki bi: Andres Untzain abadea (Don Black) eta Juan Duñabeitia marinela (Sinsky). Gutunak, pasadizo bitxiak, gerra eta exilioa, liburu eta aldizkarietako pasarteak, gertakari harrigarriak, agiri sekretuak... collage handi bat da Edorta Jimenezen liburu hau: ikerketa eta abenturazkoa, dokumental nobelatu bat. Juan Duñabeitia eta Ernest Hemingway elkarrekin ageri diren argazki batekin dator Edorta Jimenezen saiakera: Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan. Duñabeitia marinela, Untzain abadea, Ibarluzea anaiak eta Areitio pilotariak, Pako Garai eta beste batzuk dira liburuko protagonista nagusiak; baita ere bidenabar: Jose Antonio Agirre, Jesus Galindez, Manu Sota edo Antonio Irala. FBIren barruan Basque Intelligence Service zer zen jakingo duzu, agiri sekretuak, gutunak, gertakari bitxiak...
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2003
|
Bilduma: |
Saiakera (Susa)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Saiakerak
Baliabide digitalak Biografiak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) Joan material honetara (armiarma.eus) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Saiakera | S JIM hem | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1019625 |