Azala
Liburua Eskuragarri

Lurra, zorua bailitzan / Iñaki Petxarroman

1987an garapen iraunkorraren kontzeptua lehenengo aldiz agertu zenetik, terminoak bidea egin du; agintari politikoen diskurtsoetan ez ezik, baita enpresa kutsagarrienen publizitate kanpainetan ere. Baina munduak inoiz ez bezalako arazo ekologikoak ditu, eta haren etorkizuna bera ere kolokan egon daitekeelako ideia entzuten ari gara zientzialari askoren ahotan.Euskal Herria, zoritxarrez, ez da salbuespen: egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 1990etik 2008ra berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa %47 handitu da gure herrian. Kantauri itsasoko arrantza ia bukatu, eta armatutako atunketarietan doaz arrantzaleak munduko hainbat itsasotara. Legea nahi erara baliatu dugu natur-guneak garapen eroaren hankapean hartzeko: Itoitzen, esaterako.Atzerako bidaiaren unea heldu delako, gogoetatzeko gonbita egin nahi dizu liburu honek. Etorri garen bezalaxe, irteera aurkitzea berez zaila izango dela jakinik ere, denbora baldin badago, has gaitezen atzera.

Zerrenda:
Egile nagusia: Petxarroman, Iñaki
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta , 2011
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 551.583 PET lur Eskuragarri  Maileguan eskatu 1019679