Azala
Liburua Eskuragarri

Iraultza industriala abiatu ezinik : Euskal Herriko ekonomiaren gorabeherak Lege Zaharraren kinkan (1778-1880) / Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga

Euskal Herriko Industria Iraultzaren abiada noiz, nola, zergatik eta zelako ondorio ekonomiko eta sozialekin gertatu zen erantzuten hasteko abiapuntuak eskaintzen dizkigu Joseba Agirreazkuenaga euskal historialari ospetsuak, iraultza industrialaren historia soziala, beste ezer baino lehen, den liburu honetan. Kapital-metaketa soilean ez datza, esan ohi den bezala, produkzio-sistema osoaren eraldaketa berekin dakarren industria iraultza; gizarte-birmoldaketak ere garrantzi handia dauka prozesu honetan. Demografi-hazkunde bestelakoa, zuzeneko produktugileen talde autonomoen disgregazioa, produkziobideen jabegoaren eskualdatzea, hegemonia politiko-sozialen aldaketa, elementu guzti hauek ere ezinbestekoak dira ohizko produkzio-sistema deuseztatuz joan eta beste berri bati lekua uzteko. Horrexegatik, bakoitza bere sustraietan oinarritzen delako, tokian tokiko industria iraultzek ezaugarri desberdinak izan ditzakete, bestelako abagadune eta erritmoetan gauzatuz. Konplexutasun horretatik abiaturik soilik esplikatu daiteke Iparralde eta Hegoaldearen artean gertaturiko desfase nabarmena, iraultza industrial dagokiolarik, liburuan garbi agertzen den bezala.

Zerrenda:
Egile nagusia: Agirreazkuenaga, Joseba
Argitaratua: Donostia : Gaiak, L.G. 1993
Bilduma: Gaur eguneko euskaldunon gizartearen oinarria (Gaiak) ; 2 ; 10
Historia eta Gizartea (Gaiak) ; 2 ; 10
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 338.45 AGI ira Eskuragarri  Maileguan eskatu 1019975