Allande Elixagarai Ligiarraren ixtoriak : (parre ipuinak) / Txomin Peillen
Liburu hau, bilduma hau euskal etnologia eskolararen emaitza bezala izatea nahi nuke, zeren, eskola hortan -eta ez frantsesean- baitut ikasi orain agertuko dudan lan egiteko ikasbidea. Lan hau Euskal Herrian dagoen eta orainik euskaldun den Zuberoan egiña baita, euskaraz dago; inork ez luke harritu behar hortaz, baina badakigu frantsesak dabiltzala, nolabaiteko itzulpenez, edo beren, izkuntzan gure herri kultura bildu beharrez, eskola hori zein atzeratua den erakutsiz, Europa guztian ez baita hala egiten. Bestalde euskal eskola hortan ikasi dugu, berriemailea informatzaileak liburuan agertu behar duela eta jakintzaren argigarri, bere bizitzaren xehetasunekin, bere argazki batekin eta abar, eta hori ere oso gutxitan egiten da Frantzian. Eskerrak ematen dizkiet, beraz, euskaldun eskolako etnologo guztiei, J. M. Barandiaran, J. M. Satrustegi, J. M. Apalategi eta denei.
Zerrenda: