Azala
Liburua Eskuragarri

Letrak kalekantoitik : [hitzen ibilerak, esapideen abenturak, esaeren sekretuak, altxorraren giltzak] / Anjel Lertxundi ; ilustrazioak, Antton Olariaga

Lertxundik esapide, erranairu eta hitz bitxien bilduma honetan barrena galtzeko gonbitea luzatu digu Letrak kalekantoitik liburuan. Hizkuntzaren korpusa du aztergai: ahozko tradizioa, idatzizkoa, Euskal Herrikoa eta Europa osokoa aurkiz eta ifrentzuz jarri eta azpil berriak, lotura ezkutuak eta azalpen sujerentziaz beteak ematen saiatu da. Gai zaharrak, betiko eta betirako gaiak, era moderno eta gustagarri batean ekarriak. Hautaketa lana izan da, ezinbestez, Lertxundirena; batzuetan, hitz bitxi baten gorabehera kontatzen digun bezala, hurrengoan, kantu baten alderdi ezkutua bistaratzen digu, eta bestean, gaur egun ere erabilgarria izan daiteken esamoldea jartzen digu begien aurrean. Baina beti aurkituko dugu hausnarketa interesgarriren bat, beti zerbait berri, baita mila aldiz ukitu diren gaietan ere.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lertxundi, Anjel
Egilea(k): Olariaga, Antton
Argitaratua: Irun : Alberdania, 1999
Edizioa: 2. argit.
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361'373.72 LER let Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13010186