Azala
Liburua Eskuragarri

Batzarra, gure gobernua / Pablo Sastre

Erdi Aro lehenean, estaturik ez zela, euskaldunek beren burua batzarretan gobernatu zuten. Zer delata onartu zuten, halako batean, erregearen buruzagitza? Nola, azkenerako, pronbintzietako eliteek batzar haiek deuseztatu zituzten?Antzinako herri-batzarretatik gaurko kontzeju ireki eta udaletara bidaia egitera gonbidatzen gaitu Pablo Sastrek. Estatuak eta kapitalistak elkarri eskua emanda ziren garaian, gure tradizio politikoan bilatzen ditu herri-gobernuaren oinarriak.Estatuaren aldeko ahalegina eta batzarraren bidea kontrajarriz, “euskal herrietako batzarra” proposatzera dator: batzar subiranoen herria.“Azkenean, nazio gisa biziko bagara, gobernu-modu batek bilduko gaitu. Gobernu-modu hori, estatu-egile izanen den, edo batzarretan oinarrituko den, guri da ebakitzea”.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sastre, Pablo
Argitaratua: Donostia : Elkar , L.G. 2013
Bilduma: Eztabaida (Elkar) ; 26
Gaia