Azala
Liburua Eskuragarri

Gabon hontza! / Pat Hutchins ; [itzulpena, Manu Lopez Gaseni]

"Gabon, Hontza!" aurre-irakurle eta lehen irakurleentzako album bat da, bere egitura errepikakor eta metagarriagatik nabarmentzen dena. Istorioan zehar, animalia asko hurbiltzen zaizkio protagonistari, eta loa galarazten diote beren hotsekin. Onomatopeiek askotariko soinuetara ohitzen laguntzen diete aurre-irakurleei, ipuineko parte hartzaile bihurtzen direlarik. Fauna eta ingurumena ezagutzera emateaz gain, jolas mnemoteknikorako bidea ere eskaintzen du; horregatik guztiagatik oso liburu aproposa da eskolan irakurketa estrategiak garatzeko. Eta hori guztia gutxi balitz, umorez betetako ustekabeko amaiera dakar. Istorioaren xalotasunarekin bat eginik, Pat Hutchins-ek proposamen grafiko sinple eta koloretsua landu du, ekintza garatzen den agertoki bakar batean. Orrialdeetan aurrera joan ahala, zuhaitzeko adarretara bizilagun berriak iristen dira, zein bere berezko kantu eta hotsekin.

Zerrenda:
Egile nagusia: Hutchins, Pat
Egilea(k): López Gaseni, Manu
Argitaratua: Pontevedra ; Iru�nea : Kalandraka : Pamiela , 2013
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 0-4 urte (Urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI HUT gab Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14010098