Azala
Liburua Eskuragarri

Maria Galanta, abadesa / Toti Martínez de Lezea ; [itzulpena, Rosetta Testu Zerbitzuak]

Maria Esperantza da, 1517an, Avilako Madrigalen, monasterio bateko abadesa. Aita santuaren gutun bat iritsi zaio gaur. Bertan, Fernando Katolikoaren ezkontzaz kanpoko alabatzat aitortzen du. Gutun horretan, ordea, ez da aipatzen amaren izena zein den. Une horretatik aurrera, erabat aldatuko da Maria Esperantzaren bizitza.Mundura ekarri zuen ama aurkitzea izango du handik aurrera bere helburu bakarra. Haren oroitzapenik eta berririk ia batere gabe joango da abadesa hori Bilbora, bere intuizioak eta behin ustekabean entzundako sehaska-kanta batek piztu zizkioten sentimenduek gidaturik, abenturazko bidaia arriskuz betean.Poliki-poliki, pausoz pauso, joango da ikasten -eta gu harekin- bere jaiotza nola izan zen, Maria Galanta zergatik deitzen zioten, Madrigalen zergatik itxi zuten, amarekin zer gertatu zen. Ezagutuko ditu Juana Eroa deitzen zuten erregina gaixo hura, bere ahizperdia, Tordesillasen giltzapetua, eta beste Juana bat, bera bezalaxe sasikoa hura ere, Gaztelako Kondestablearen emaztea; beste anaierdi baten berri ere jakingo du: Alfontso, Aragoiko erregeordea... Saminki galdetuko du zergatik ukatu zitzaizkion berari amaren laztanak eta familiaren maitasuna.

Zerrenda:
Egile nagusia: Martínez de Lezea, Toti
Erakunde egilea: Rosetta Testu Zerbitzuak
Argitaratua: Donostia : Erein , L.G. 2013
Bilduma: Poltsiko.e (Erein)
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N MAR mar Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050693
Narratiba (Helduentzat) N MAR mar Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14010219