Kalitatea ostalaritzan [Interneteko baliabidea] / Fernando Larrondo Elorrieta
Beste esparru batzuetan gertatu den bezala, kalitatea kudeatzea derrigorrezko bihurtu zaigu ostalaritza-sektorean ere. Hori dela eta, gaur egun, zerbitzuaren etengabeko hobekuntzan gero eta iaioagoak diren langileak eskatzen dituzte enpresa horiek; eta horrek, nola ez, ostalaritza-esparruko ikasleen prestakuntzan eskaini beharreko zerbitzuaren hobekuntzari garrantzi handiagoa ematea ekarri du. Horrela, bada, zeregin horietan profesionalak trebatzeko asmoz, Goi Mailako Heziketa Ziklo bi hauek sortu dira azken urteotan: Sukaldaritza eta Jatetxe Zerbitzuetako Zuzendaritza. Horietan, besteak beste, kalitatea kudeatzen ikasten dute ikasleek ostalaritza-arloan. Aipatu berri ditugunak oraintsu sorturiko jakintzagaiak direnez gero, haietan lantzeko ikasmaterialak ez dira inondik ere ugariak, eta are gutxiago euskaraz. Hona hemen, beraz, lan honek zer hutsune bete gura dituen nagusiki: alde batetik, ostalaritza-arloko materialak sortzea euskaraz, kalitatearen kudeaketan trebatzeko; eta, bestetik, ikasgai honi orain arte eman zaiona baino askoz ere ikuspegi praktikoagoa eskaintzea, adibide zehatzen bitartez.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Argitaratua: |
Bilbo :
Irale,
2014
|
Bilduma: |
R400
IRALE (2013-2014 ikasturtea) |
Hezkuntza-etapa: |
Lanbide Heziketa (LH) |
Lanbide-arloa: |
Ostalaritza eta Turismoa (Lanbide Arloa) |
Heziketa-zikloa: |
Sukalde zuzendaritza (Heziketa zikloa). Goi maila Jatetxe arloko zerbitzuen zuzendaritza (Heziketa Zikloa). Goi maila |
Lanbide-modulua: |
Elikadurako kalitatearen eta segurtasunaren eta higienearen kudeaketa (Modulua) |
Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
IRALEren materialak Curriculumeko baliabideak Baliabide digitalak |
Loturak: |
Joan material honetara |
Adina / Maila: |
Goi Mailako Heziketa Zikloak, 1. maila |

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lanbide Heziketa | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK14091285 |