Musika : Lehen Hezkuntza 4, bigarren zikloa / Marta Agirre, Alaitz Amezua ; [azala eta barruko ilustrazioak, Ivan Landa]
KANTU-KONTARI proiektua Lehen Hezkuntzara zuzendua dagoen musika-hezkuntza egitasmoa da. Proiektu hau indarrean dagoen Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumarekin bat dator eta bertan planteatzen diren gaitasunen ikuspegitik abiatzen da. KANTU-KONTARI proiektuaren izatearen xedea, musika irakaste eta ikaste prozesuaren baitan eginiko aparteko irakurketan sustraitzen da, Hezkuntzan planteatzen diren helburuak bete asmoz eta landu behar diren gaitasunak bultzatuz musika alorrerako material argia eta zehatza sortu du. Ziklorako eta maila bakoitzerako helburuen zehaztapena egin da antolaketa eraginkorrago baten mesedetan.Edukien aukeraketa zaindua eta haurraren interesen eremutik abiatuz interes esparrua zabaltzea izan du jomuga. Bestalde eduki hauek unitateka sekuentzializatuta aurkezten dira lantzen diren gaitasun eta proposatzen diren iradokizun didaktikoekin batera.Metodologia, "dinamikoa" hitzak laburbiltzen du. Jardueren eta iradokizun didaktikoen eskaintza zabalak, KANTU-KONTARI proiektuko ikasmaterialak taldearen dinamikara egokitzea ahalbideratzen dute, beti ere argi adierazita dauden gaitasunak eta ebaluazio prozedurak ardatz izanik. Honek guztiak, irakaslearen partaidetza eta aukeraketa pertsonalizatua baimentzen du, eta aldi berean, irakasle bakoitzaren ekarpenetara ere irekia aurkezten da. Honenbestez, KANTU-KONTARI proiektuaren ametsa egi bihurtzea hein batean irakasle eta ikastaldearen balio eta gogoaren esku gelditzen da.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; |
| Argitaratua: |
Donostia :
Erein,
2014
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
EIMA 1 (2014ko deialdia)
Kantu-kontari proiektua (Erein) |
| Hezkuntza-etapa: |
Lehen Hezkuntza (LMH) |
| Ikasgaia: |
Arte Hezkuntza |
| Generoa / Forma: |
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus aurkibidea eta lehen kapitulua (PDF) Ikus irakaslearen gidaliburuaren fitxa EIMA Katalogoan |
| Adina / Maila: |
Lehen Hezkuntza, 4. maila |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Lehen Hezkuntza | I LMH-4 MUS 10 14 | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK14111566 |


