Azala
Liburua Eskuragarri

Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari / Oskar Arantzabal

Lan hau, Martin Azpilkueta, Doctor Navarrus, jurista eta teologoaren pentsamendu ekonomikoaz lehen ikerketa monografikoa da, eta gure onerako euskaraz. Gainera, Azpilkueta abiapuntutzat hartuz, gaurkotasun handiko gai batekin lotzen da: gaur eguneko pentsamolde ekonomiko hegemonikoak ekarritako arazo eta krisiarekin. Tradizio agramondarreko nafarra izan arren, Azpilkueta Espainiako Felipe II.-aren aholkulari politikoa ere izan zen. Ezaguna zen haren garrantzia XVI. mendean, bereziki jurista eta teologo gisa, baina ez ekonomiaren arloan. Bi lanetan aritu zen ekonomiaz eta, besteak beste, gai izan zen ordurarteko eliza katolikoaren pentsamolde ekonomikoarekin hausteko. Merkatu librearen arloan ere aitzindari izan zen, bistatik galdu gabe, haatik, ekonomiaren funtzio soziala eta horretaz arduratzeko politikaren betebeharrak. Neoliberalismoaz eta krisiaz ere gogoeta egiten du egileak, Azpilkuetaren ekarpenekin lotuz. Orobat, gizartearen onurak garapen ekonomiko hutsaren fruitu natural gisa ikusteaz, horrek ekarritako krisiaz, ekonomiaren eta politikaren arteko dibortzioaz... Azpilkuetaren ekonomia-dimentsioari, gure historiaren zatia, gaurkotasuna eransten dio egileak, gai hauetaz interesaturik dagoen edozeinentzat irakurgarri den erregistroan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arantzabal, Oskar
Argitaratua: Iruñea : : Pamiela, 2014
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Upaingoa (Pamiela) ; 25
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia HIST ARA azp Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050956
Monografia 33Azpilkueta ARA azp Eskuragarri  Maileguan eskatu EK15111742