Azala
Aldizkako argitalpena Eskuragarri

Hik hasi 203 : konfiantzaren pedagogia : norberarekin, besteekin eta inguruarekin harremanetan / erredakzioa, Joxe Mari Auzmendi ... [et al.]

"Hik Hasi" euskal heziketarako aldizkaria pedagogiaren inguruko euskal aldizkari bakarra da. Euskara hutsez argitaratzen den hilabetekaria da. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu. Lehen zenbakia 1995. urtean argitaratu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. Besteak beste, irakasle haien artean zeuden Joxe Mari Auzmendi eta Lore Erriondo. "Hik Hasik" ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independentea.

Zerrenda:
Argitaratua: Lasarte-Oria : Xangorin, 2015
Bilduma: EIMA 1 (2016ko deialdia)
Hik hasi aldizkaria (Xangorin Koop. Elk.) ; 203
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Baliabide digitalak
Elkarrizketak
Loturak: Ikus argitaratzailearen webgunea
Ikus aldizkariaren bertsio digitala
Sinopsia:"Hik Hasi" euskal heziketarako aldizkaria pedagogiaren inguruko euskal aldizkari bakarra da. Euskara hutsez argitaratzen den hilabetekaria da. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu. Lehen zenbakia 1995. urtean argitaratu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. Besteak beste, irakasle haien artean zeuden Joxe Mari Auzmendi eta Lore Erriondo. "Hik Hasik" ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independentea.
Edukiak:-Editoriala: Konfiantza, zaindu beharreko balio hori
-Albisteak.
-Gai nagusia: Konfiantzaren pedagogia: norberarekin, besteekin eta inguruarekin harremanetan
-Elkarrizketa: Richard Gerver (irakaslea eta hezkuntza-aholkularia): "Beren bizitzarekin gustura dauden ikasleek gustuko dute ikastea".
-Esperientziak: Bartzelonako Pi Del Soldat udal haur-eskola. Familiak ikasgelaren parte direnean.
-Ekarpenak 1: Formazioa kirol hezitzailean: kirol hezitzailean formatzea beharrezkoa da? Zergatik? Zertarako? (Amelia Barquin eta Izaskun Uribesalgo, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko irakasleak)
-Ekarpenak 2: Etxea eraikitzeko proiektua: gure etxea buruan eta ibili munduan. Mikel Auzmendi eta Iban Sáez (Deustuko ikastolako irakasleak)
-Galdeidazu: Autoezagutzaren baliagarritasuna: Nola lagun diezaioke autoezagutzak irakasleari, bere eguneroko jardunean? Naiara Gorroño (kazetaria, pedagogoa eta yoga irakaslea)
-Argitalpenak.
-Proposamena: Egun batez artzain. Abadiñoko Alluitz Natura
-Atzeko atetik: Alex Tello (antzezlea)
Finantzaketa:Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du (EIMA 1, 2016ko deialdia)
Deskribapen fisikoa:42 or. ; kol. argk. ; 30 cm
Hizkuntza-onespena:2015/11/13
ISSN:1135-4690