Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Mekanika klasikoa [interneteko baliabidea] / Juan María Aguirregabiria Aguirre

Mekanikaren oinarrizko kontzeptuak berrikusten dira lehen gaian eta higidura erlatiboa bigarrenean. Hirugarren gaian erlatibitate berezirako sarrera erraz bat egiten da eta 4.ean indar zentralak aztertzen dira. Solido zurruna da 5. gaiaren aztergaia eta mekanika analitikoa 6.arena. Oszilazio linealak 7. gaian ikasi ondoren, kaos deterministarako sarrera bat egiten da 8.ean. Uhinak aztertzen dira 9. gaian eta elastikotasuna eta fluidoen mekanika 10.ean. Ariketa asko tartekatzen dira testuan, ikasleak teorian azaldutakoa ulertu ote duen egiazta dezan. Enuntziatuan agertzen ez bada, ariketa bakoitzaren soluzioa eranskin batean dago. Gaien amaieran berrogeita hamar bat problema ebazten dira. Beste laurehun problema baino gehiago bildu dira problema zerrendetan eta eranskin batean jarri da gehienen soluzioak egiaztatzeko behar dena. Material gehigarria ugaria da: datu fisiko, astronomiko eta matematikoen taulak, osagarri matematikoak, problemak ebazteko metodo orokorren bilduma bat eta abar. Amaieran hiztegitxo tekniko bat dago, ikasleak jakin dezan nola esaten den euskaraz ikasi duena frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aguirregabiria Aguirre, Juan María
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitatea , 2004
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Material honetarako sarbidea lortu (EHUko webgunean)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA EK16010061