Mañukorta bertsonajea / Xabier Amuriza
Mañukortaren pentsamoldeko bertsolaririk ez da inoiz ibili bertso zirkuitoan. Ezta, oro har, giza zirkuitoan ere. Newtonen grabitazio legeak unibertsoaren ariera argitasun handi eta zehatzera ekarri zuen. Paralelismoa Mañukortaren izatera ekarririk, honen unibertso mentala, emozionala eta jardunezkoa hain zehatza eta koherentea da, ezen beldur gabe konpara daiteke unibertso fisikoaren sistemagaz. Bere buruagan konfiantza handiagorik daukanik nekez aurkituko duzu inon. Bertsoaz ez ezik, edozertaz emango dizu iritzi segurua, "aditua", bizi guztia horixe estudiatzen eman balu lez. "Bizimodua" bera ere zehaztasun berdinez kalkulatu eta eratu du. Zelan lortu du gure "bertsonajeak" edonon seguru ibiltzeko nortasun hori, ustez edo teorikoki, behintzat, bere orbitatik hain ezberdin ziren mundu-mota guztietan? Zelan lortu du bizimodua ere hala eroatea non sinetsi beharra duzun, dioenean: Ni txarto bizi banitze, kulpie neurie litzatekek? Newtonen barkamenez, azken esaldi horrek areago ebokatzen du Leibnitzen optimismoa, zeinak baiezten zuen mundu hau dela "mundu posibleetatik onena". Mañukorta seguru dago berari mundurik onena egokitu zaiola. Eta munduko lekurik onena. Horrelako burumolde batek nolako ideiak dauzkan eta nola arrazoitzen dituen entzuteak esperientzia berdingabea izan behar du.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egile korporatiboa(k): | ; |
Argitaratua: |
[Andoain] :
Lanku,
2014
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Sinopsia: | Mañukortaren pentsamoldeko bertsolaririk ez da inoiz ibili bertso zirkuitoan. Ezta, oro har, giza zirkuitoan ere. Newtonen grabitazio legeak unibertsoaren ariera argitasun handi eta zehatzera ekarri zuen. Paralelismoa Mañukortaren izatera ekarririk, honen unibertso mentala, emozionala eta jardunezkoa hain zehatza eta koherentea da, ezen beldur gabe konpara daiteke unibertso fisikoaren sistemagaz. Bere buruagan konfiantza handiagorik daukanik nekez aurkituko duzu inon. Bertsoaz ez ezik, edozertaz emango dizu iritzi segurua, "aditua", bizi guztia horixe estudiatzen eman balu lez. "Bizimodua" bera ere zehaztasun berdinez kalkulatu eta eratu du. Zelan lortu du gure "bertsonajeak" edonon seguru ibiltzeko nortasun hori, ustez edo teorikoki, behintzat, bere orbitatik hain ezberdin ziren mundu-mota guztietan? Zelan lortu du bizimodua ere hala eroatea non sinetsi beharra duzun, dioenean: Ni txarto bizi banitze, kulpie neurie litzatekek? Newtonen barkamenez, azken esaldi horrek areago ebokatzen du Leibnitzen optimismoa, zeinak baiezten zuen mundu hau dela "mundu posibleetatik onena". Mañukorta seguru dago berari mundurik onena egokitu zaiola. Eta munduko lekurik onena. Horrelako burumolde batek nolako ideiak dauzkan eta nola arrazoitzen dituen entzuteak esperientzia berdingabea izan behar du. |
---|---|
Deskribapen fisikoa: | 204 or. : argk. ; 22 x 28 cm |
ISBN: | 978-84-942519-3-1 |