Azala
Liburua Eskuragarri

Arian B2.1: euskara ikasteko metodoa . Lan koadernoa / koordinazioa, Elkar argitaletxea; egileak, Itziar Etxabe,Beatriz Aio; aholkulariak, Joseba Ezeiza, Marian Urkizu, Garbiñe Loiarte

Ikaslearen liburuak bost unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza errealeko gaiak, egoerak eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du. Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko. Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute. Unitate bakoitza egiteko, 25 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa). Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro. Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Jarduerek erantzun bat baino gehiago badute, aukera horiek ere jasota daude. Normalean, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, balizko erantzunak eman dira ia beti. Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxabe, Itziar
Egilea(k): Aio Aresti, Beatriz ; Ezeiza Ramos, Joseba ; Urkizu, Marian ; Loiarte, Garbiñe
Argitaratua: [Donostia] : Elkar , [2016]
Bilduma: EIMA 4 (2015eko deialdia)
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Hizkuntzak ikasteko metodoak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikaslearen liburua
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Ikasketa-metodoak 811.361 ari Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16111120