Bestaldean / Itxaro Borda
Bestaldean ez da ibai baten alde batean zein bestean idaztea. Ez du hegiak gordetzen dituen banderarik. Alferrak dira pasaporteak. Bestaldean idaztea daukazuna erretzea da, distantziari minaren neurria hartzea, hitza azken gutunean hipotekatzea. Sahetsean adiskiderik gabe lortubeharra idaztea. Poesiak ihesik onartzen ez duela jakinez. Itxaro Borda bestaldean bizi da liburu honetan. Gogoeta egin eta oroimenez ditu eginak muga-defentsak. Bi aldeak nabariegi zaizkio orriotan. Baiona Ttipia eta Pariseko Du Bellay plaza. Xurxurietako ainara eta 21.31etako Palombe Bleua. Ainara inoiz ez da uso bestaldean. Afektibitateak baino ez lezake salba bestaldean dagoena. Esana, bi mundu. Liburu honetako Tere Irastortzaren aintzin-solaseko hitzak hona ekarriz: Iritsi zaigu sustraiak hodeiekin lotzen dituen liburu hau.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 1991
|
Bilduma: |
Poesia (Susa)
; 11 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |