Pedagogo sortzaileak teorien iturburu / koordinatzaileak, Irene Lopez-Goñi, Arantxa Uribe-Etxebarria ; erredakzio arduraduna, Ainhoa Azpiroz ; artikuluen egileak, Gloria Agirrebeitia... [et al.]
Gaur egungo pedagogian eragina duten pentsamenduak eta mugimenduak aztertzen hasita, bere osotasunean antzematen zaila déla ondorioztatu behar dugu, asko baitira. Eragin horiek sailkatzen hasten bagara, hainbat irizpideren arabera burutu dezakegu lana: pedagogoen lekutze geografikoaren arabera, sorkuntza urtearen arabera, iturri epistemologikoaren arabera (psikologia, biología, medikuntza, pedagogía, sozíologia), kontzeptualízazio teoríkoaren arabera... Azkeneko hori izan zen Hik Hasik bere "Teoriak" atalean atera ziren autoreen lanak sailkatzeko erabili zuen irizpidea (Hik Hasi 41-59 zenbakiak, 1999-2001). Helburua sinplea bezain garrantzitsua zen: hezkuntzako eguneroko praktikan eragina izan duten eta oraindik ere duten autoreen ideia pedagogiko nagusiak ezagutzea, eta baita ere praktikan izan duten eraginaren eta esperientzia errealen berri ematea. Badakigu autore horietako bakoitzari buruzko liburu asko daudela eta eurek idatzitako beste mordoska bat ere baí. Baina guk beste zerbait nahi genuen: autore bakoitzaren ideia nagusiak laupabost orrialdetan laburbiltzea modu ulerterrazean eta labur bezain garbi. Eta hortik aurrera, sakondu nahi duenak beti du bibliografía erreferentzietara jotzeko aukera. Hórrela, bi ikasturtetan zehar 19 artikulu argitaratu ziren. Orain, lan haiek denak liburu bakar batean bildu nahi izan ditugu. Ez dugu artikulu haietara soilik mugatu nahi izan, ordea. Gaur egungo pedagogian interesgarriak izan daitezkeen pedagogo eta autore gehiago...
| Egilea(k): | ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Xangorin,
2005
|
| Bilduma: |
Ale monografikoa (Hik hasi)
; 17 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
Monografiak Biografiak Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea Ikus ale monografikoaren digitalizatutako alea (PDF) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Aldizkariak | I ALD MON 30 05 | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1005096 |
| Aldizkariak | I ALD MON 30 05 | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1009249 |


