Azala
Liburua Eskuragarri

Risky, zaude geldirik! / Joxemari Iturralde ; marrazkiak, Jon Zabaleta

Harrituta geratzen naiz Joxeanekin. Ikustekoa baita nola mugitzen den etxe abandonatuaren barruan. Dena dago ilun edo erdi ilunpetan, dena dago zikin eta traste zaharrez beteta, dena dago geldi-geldirik eta beldurgarri... eta, hala ere, Joxean mugitzen da, han barruan, oso lasai eta batere arazorik gabe, batetik bestera, bere etxeko pasilloan ibiliko balitz bezala. Eta bitartean gu denok gaude ezin ikaratuago, beldurrak zeharo harrapatuta. -Zatozte hemendik eta ez zaitezte geratu hor atzean -esan digu lasai asko, behin sarrerako atea zeharkatu ondoren. Eta gu bere atzetik joan gara linternaren argi arrastoa galdu gabe.

Zerrenda:
Egile nagusia: Iturralde, Joxemari
Egilea(k): Zabaleta, Jon
Argitaratua: Donostia : Erein, 2005
Edizioa: 2. argit.
Bilduma: Auskalo-Bumeran (Erein) ; 30
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Eleberriak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 10 urtetik aurrera (berdea)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N ITU ris Eskuragarri  Maileguan eskatu 1007663