Nikolas Segurola : fraide, artzain eta bertsolari / Xabier Euzkitze, Iñaki Beristain, Eduardo Urarte
Izaten dira helduleku on ugariko pertsonak, nonahitik begiratuta ere mamia ikusten zaienak. Nikolas, hainbesteko gizasemea izaki, handitasun fisikoaren alderditik zirikatu izan dugu beti. Esaten bezala entzuten jakiteak, ziri-sartzaile bezain hartzaile ona izateak ere laguntzen du horretan, baina Largarateko semeak fisikoez gaindiko heldulekuak ditu aipagarrienak. Sortze beretik bizi, garatu eta gozatu ditu Nikolasek liburu honen bizkarrezur diren hiru alderdiak. Batetik, alderdi espirituala, fraide izatea, Asisko Frantziskoren eredua. Bestetik, artzain-gaztagilearena, apaletatik harrak erortzen ikustetik nazioarteko sariak irabaztera eraman duena. Eta azkenik, bertsolaritza, bertsolarien miresle izan ondoren euren artean luzaroan ibiltzeko aukera eman dion zaletasun gozagarria. Zein lehenago erabakitzeak arrautza edo oiloaren dilemak adinako buru-hausteak eragingo lizkiguke. Liburu honetan aleturik dituzu, irakurle, Nikolasen bizitza, izaera eta pentsaera, pasarte sakon eta irrigarriz zipriztindurik. Gozagarri gerta dakizula.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Oñati
: Efarantzazu,
L.G. 2017
|
Edizioa: | [2. ed. berrik.] |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
Biografiak |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
R600 Herri-kultura | [R600] 929Segurola EUZ nik | Mailegaezina | IRALE17100153 |
Monografia | 929Segurola EUZ nik | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK17100083 |