Azala
Liburua Eskuragarri

Hitzontziak / Xabier Montoia

Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak.Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren lagunak, baina denok ere iragan bat badugunez, pixkanaka elkarren berri izaten hasiko dira. "Hildakoak ez dira gutaz sekula ahazten", horrela mintzo da haietako bat: "lagunik onenak ditugu, hutsik edo traiziorik egingo ez digutenak. Hildakoak ez dira isiltzen, kalaka aritzen zaizkigu". Kontakizun duduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala. Posible balitz, noizbait akabatu egin behar lituzkete beren hilak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Montoia, Xabier
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Larrabetzu : Susa, L.G. 2017
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 123
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N MON hit Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18040042
Narratiba (Helduentzat) N MON hit Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE18010322