Azala
Liburua Eskuragarri

Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak : metodo interpretatzaile konstruktibista baten proposamena, Bilboaldeko hiri-bazterreko paisaia menditsuen kasuan aplikatua / Maider Uriarte Idiazabal, (egilea) ; Anartz Ormaza Ugalde eta Leire Milikua Larramendi (editoreak)

Liburu honek oinarri duen tesia hiri-bazterreko paisaien izaeraren interpretazioari buruzko lan bat da. Ikerketak jorratu duen arazoa konbinazio bat da; batetik, paisaion izaera kontzeptualizatzeko ohiko irudikapen problematikoa edota generikoa legoke, eta, bestetik, paisaia-plangintza eta paisaien zaharberritze-prozedurentzat paisaiok behar bezala ezagutzen ez diren tokiak direnez gero, egiten duten erronka legoke. Proposamenak oinarri teoriko konstruktibistak dituen tresna bat garatzen du eta hura frogatzeko Bilboaldeko hiri-bazter menditsuko paisaia-interpretazioa jorratzen du. Estrategia erreflexibo bat dela medio, hiru pauso nagusiri jarraitzen dien metodo interpretatzaile bat osatu da. Hasteko, aurrekari bibliografikoen berrikuspenaren bitartez, interpretaziorako testuinguru teorikoa egin da, eta hiri-bazterreko paisaiaren izaera teorikoa ere ezarri da. Ondoren, proposatutako interpretaziorako paisaia-ikuspegia tresna ikerketan aplikatu da. Aplikazio horrek beste bi pauso egin ditu: landa-lana eta artxibo-lana, alegia. Hiri-bazterreko paisaietako eraikuntza ukigarri eta ukiezinekiko tresnak duen jarrera interpretatzaile zabal eta enpatikoak lekuan lekuko analisi-prozedura tradizionalak osatzeko ahalmena izan dezake.

Zerrenda:
Egile nagusia: Uriarte Idiazabal, Maider (1981-2015)
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea : Euskal Herriko Unibertsitatea , 2017
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 712(460.152Bilbo) URI pai Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18020154