Elebitasunetik eleaniztasunera [Interneteko baliabidea] : Ikastolen "eleanitz-english" hezkuntza berrikuntza proiektua: Oinarriak, bilakaera eta ekarpenak (1991-2010) / Itziar Elorza Alday ; Zuzendariak: Xabier Garagorri Yarza , Juan Etxeberria Murgiondo
Doktorego-tesi honen helburua, Ikastolen Elkarteak elebitasunetik eleaniztasunera egindako 20 urteko ibilbidean, "Eleanitz-English" hezkuntza-berrikuntza proiektuaren oinarriak, bilakaera eta ekarpenak jasotzea da. Proiektu hau, H3ren sarrera goiztiarrarekin abiatu zen (ingelesa 4 urterekin), Bigarren Hezkuntzan Gizarte Zientziak ingelesez irakastera iritsi arte. Bi aztergai nagusi ditu tesiak: (1) Hirugarren hizkuntzaren ezarpen goiztiarrari buruzko ikerketa longitudinalaren ezaugarrien eta emaitzen berri ematea. (2) Proiektuaren hezkuntza-berrikuntzarako eredu sistemikoaren deskripzioa eta balorazioa egitea. Proiektuaren oinarri teorikoak ezarri ondoren, honen ebaluazioak metodología kuantitatiboa eta kualitatiboa, biak baliatzen ditu. Metodologia kuantitatiboa erabiliz, proiektuaren hizkuntza-emaitzak zein emaitza akademikoak aztertu dira Derrigorrezko Hezkuntza osoa (4-16 urte) hartu duen luzetarako ebaluazio esperimental baten bidez. Proiektuko ikasleen lehen bi promozioak ebaluatu dira (12 ikastetxe, 700 ikasle). Jasotako emaitzek hizkuntzen arteko menpekotasunaren ebidentziak erakusten dituzte, eleaniztasun gehigarriaren aztarnekin batera. Ingelesa mailan hobekuntza nabarmena gertatu da 8 urterekin ingelesa lantzen zuten sare bereko beste ikastetxe batzuekin alderatuz. Aldiz, ingelesaren ezarpen goiztiarrak ez du euskarazko emaitzetan eraginik izan eta gaztelaniako emaitzek idatzizko ekoizpenean hobekuntza erakutsi dute. Ama hizkuntzaren araberako anali...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
; [S.l.]
: Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
, 2011
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak Monografiak |
Loturak: |
Joan Ingumaren webgunera Joan material honetara |
Adina / Maila: |
espezializatua |

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
INTERNETEKO BALIABIDEA | EK18030077 |