Cloud computing teknologia ezagutzen enpresaren ikuspuntutik [Interneteko baliabidea] : ezagutza osoa lortzeko ikuspegi berri bat eta hartzea gauzatzeko tresna berri bat / Iñaki Bildosola Agirregomezkorta ; zuzendariak, Rosa Río Bélver, Ernesto Cilleruelo Carrasco
Gorakadan dauden teknologiak ikaragarriko inpaktua dute enpresengan eta enpresaren tamainaren arabera eragin hau latzagoa izan daiteke. Zentzu horretan, enpresa ertain eta txikiek berrikuntza teknologikoa gauzatzeko gaitasun txikiagoa eduki ohi dute, bai aldakuntzaren aurkako jarrerengatik, bai alderdi ekonomikoarengatik. Horretaz gain, mota honetako teknologiek interes nabarmena pizten dute ikertzaileen artean, Iragarpen Teknologikoarenesparruan lan egiten dutenen artean bereziki. Tesi honen lehenengo helburua gorakadan dagoen teknologia baten ezagutza eta iragarpena gauzatzeko ikuspegi berri bat aurkeztea da. Ikuspegi honen erabileraren bitartez, teknologiaberri hauen ezagutza egituratu oso bat lortuko da, etorkizuneko joerak antzemateaz gain. Ezagutza honen bitartez teknologia hauen hartzeak aurkez ditzakeen oztopoak txikiagotu nahi dira, baita teknologia beraren azterketan eztabaida berriak sortu ere. Ikuspegia eraikitzeko Ezagutzaren Egituraketa eta Iragarpen Teknologiko esparruen metodoen azterketa, aukeraketa eta moldaketa burutu da eta erabilgarritasuna frogatzeko Cloud Computing teknologiari aplikatu egin zaio. Tesiak bigarren helburutzat Cloud Computing teknologia hartzearen erronkan baliogarria izan daitekeen erabaki-hartze tresna berri bat aurkeztea du. Gorakadan dauden teknologien hartzearen erronkan hainbat ikuspegi ezberdin aurkitzen dira. Lan honen kasuan ikuspegi praktiko bat aurkezten da, tresna erreal eta erabilgarri batean oinarritua. Horrela,garatutako tr...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; |
| Argitaratua: |
; Bilbo
: [s.n.]
, 2016
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak Monografiak |
| Loturak: |
Joan Ingumaren webgunera Joan material honetara |
| Adina / Maila: |
espezializatua |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK18030098 |


