Juan Mari Lekuona / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Juan Mari Lekuonaren bigarren poema liburuari eginiko hitzaurrean, gizakiak inguruarekin dituen harreman bihurrien muin dramatikotik sortutako azterketa dardartsu eta probisionala baizik ez dela poesia, dio Xabier Letek. Definizio hori betean dagokio Lekuonaren lanari, eta irudi luke liburu hark berak sorrarazia dela, poeta honek azalaz barnagokoa kantatu izan duelako beti, eta bere obraren lehen zatia ia mende erdiko euskal poesiaren erakusgarri delako. Urrats askoren bilduma zen, izan ere, Muga beroak hura: lizardismoan hasitakoak sozial-errealismoaren eragina ukan zuen, existentzialismoak kutsatu zigun gero... baina ez ziren, haatik, noraezean eginiko ibiliak. Sortzaile kontentagaitza estiloan, Lekuonak aitortua du ez dela idazteari lotzen «luma berritu zaiola nabaritzen ez duen bitartean». Egia da, testua obra estetiko konplitua bezala aurkeztu izan digu beti. Bere poemak, eta baita liburuak ere, sistema koherenteak dira, perfekzio batean eskaintzen zaizkigu. Horregatik ez da Juan Mari Lekuona epigono izan inoiz, ibili den eremuetan. Edonoizko fasetakoak direla, inkonfundibleak ez ezik balio absolutuko poemak ditugu bereak. Estrofatik bertso librera egin zuenean mantendu egin zuen aldizkako errima bat, eragin handia zeukana hala erritmoan nola tonuan, sententzia biribiltzeko; baina geroago poema-multzoen errematerako kopletan eta zirkunstantziazko bertsoetan baino ez zuen erabili (Liburuen karroxa). Detaile honek badu muntarik, ene ustez, poetaren nortasuna eta obr...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2000
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |