Luigi Anselmi / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Poeta sufietarik hasi eta Baudelaire-ren ziklo ospetsuraino, ardoak leku berezia ukan du literaturan, dela hedonismoaren erakusgarri, dela, harrigarria dirudien arren, argitasunaren filosofiaren bideratzaile bezala ere. Ardoaren memoria sentsazioen mailan gelditzen da, eta haren oroitzeko hitzak behar ditugu, eta hitzak oroitzeko kantua sortu zen: gure herri literaturan ez dira falta bertso bakikoak, ohituretan hain aratz ageri zaigun Lauaxetak berak badu dozena erdiren bat tabernako abesti, eta garaikide zuen Tomas Garbizu musikariak gorazarre egin zion ardoari eta, oro har, edari-abestiei. Testu gehienok, alabaina, errazago ekarriko digute Rabelais akordura, edo Carmina Burana-ko Cantico dei bebitori ezaguna, Omar Khayyam bat baino. Lagunarterako konposizioak dira gureok, ozen abestekoak, hordikeriaren atarikoak. Luigi Anselmi izan dugu, tabernak eta zurruteko lagunak ukatu gabe, ardoa maila liriko batean kokatu diguna: edalontzi hutsaren ondoan amets hautsia ageri zaigu, maitasunaren ardo isuri galdu horren ordezko baino ez da izan edalontzikoa. Egarria asetzeko edaten du eta hala ere berriz edatera behartua da, poetaren egarria, hau da, maitasun premia eta edertasun nahia, ase-ezina delako. Ez dago ordea inolako ihesbiderik edate honetan, Anselmi ez dabil paradisu artifizialaren bila. Egia da bere poema askok badutela halako lauso oniriko bat, baina orduan, lokartu ordez, atzarri egiten da zentzumena. Ardoak gure oinazea eztitu du, kontsolagarri izan zaigu, eta oreka aurk...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2002
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P ANS lui | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050069 |