Azala
Liburua Eskuragarri

Joxean Muñoz / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Joxean Muñozen lana gure poesian egin den saiorik pertsonalenetakoa dugu. Parentesiak du izena urteetan liburu ahantzien artean egon den bere bilduma bakarrak, baina ez ordea aholkuz edo esplikazioz betea datorrelako. Muñozen parentesiak posibilitate berrien aukera dira, testuaren bestelako interpretazio baterako iradokizunak, ez autore orojakilearen deiak. Egilea parentesi artean kokatzen baldin bada, ez da oihalostetik dena kontrolatu nahi duelako, idatzi duenari bizi autonomoa sortu zaiolako baizik. Begiramen handia dio poesiari, bitartekaritza baino ez du egin nahi. Beharrik, idatziak irakurlea behar baitu, aktore bilakatzen gaitu egileak, solasaren jabe izendatzen gaitu, guri uzten digu jokalekua, guk osatu beharko dugu sintaxi apurtua. Parentesiak zalantza ere adierazten baitu, liburuko poema ez da poema nagusiago baten zati edo aldaera besterik, deus ez da betirako, behin eta berriz zuzentzen den hiperpoema baten adarrak baino ez dakarzkigu poetak. Bere iritzia poemaren gorputzetik kanpo utzi nahi den ñabardura da, baina badaezpada ematen zaiguna, barne-borroka baten adierazle, poetaren ahuldadearen eta irakurlearekiko errespetuaren arteko tenkadura bat. Teknikaz haratagoko hautua da, izan ere, Muñozena, jarrera per tsonal bat idaztearen aurrean: poesia hor dago, ni ez nauzue ezinbesteko. Eta hainbesteraino da bortitza jardun mehe hori, non zenbaitetan irudi lukeen parentesi arteko hitz bakanetan gatzatu dela poesia, «baina» batean, puntu jarraietan edo hutsarte hutsea...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Muñoz, Joxean
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2001
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P MUÑ jox Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050180