Metodologia esperimentala kimikan / Ane Bordagaray ... [et al.]
Testu hau Metodologia Esperimentala Kimikan irakasgairako gida izatea nahi genuke. Kimika analitikoko eta Kimika fisikoko zenbait laborategi-praktika topatuko dituzue orriotan. Lan esperimentala nagusi bada ere, irakasgaiaren helburua ere bada datuak nola landu ikastea. Beraz, praktika bakoitzaren ondoren proposatzen diren ariketa eta galderetan datuen tratamendua landuko da. Kontuan hartu behar dira kimikan egiten diren neurketetako erroreak: batetik, neurketa-metodoak berak egindakoak, eta, bestetik, neurketak egiten dituenak egin ditzakeenak. Horregatik, behin eta berriz errepikatu behar izaten dira neurketak, jakiteko zenbateko konfiantza-mailarekin ematen dugun batez besteko balioa. Ikasleak ez du, ordea, laborategian egin beharreko guztia aurkituko liburu honetan. Ez da, beraz, errezeta multzo bat. Esperientzia bakoitzari ekin aurretik, ikasleak aztertu beharko du zein den esperientzia horren helburua, eta sortzen zaizkion zalantzak argitu beharko ditu bibliografia egokia erabiliz edota irakaslearekin eztabaidatuz. Esperientzia egiten ari denean, txukun jaso beharko ditu emaitzak, aurrerago esperientzia horri buruzko txostena egin ahal izateko.
Zerrenda: