Azala
Liburua Eskuragarri

Iruñeko historia : hiriaren ibilbidea historian barna / Patxi Abasolo ... [et al.] ; itzultzailea Enrike Diez de Ultzurrun

Liburu honen helburu nagusia Iruñeko historiaren bilakaera aztertzea da, jakintza arlo eta ikuspuntu ezberdinetatik begiratuta. Historiari buruzko artikulu sorta honetan aztergai ditugu geografiak, hiriaren bilakaera politikoak, gizartearen egitura sozialak, kulturaren garapenak eta hizkuntzen presentziak baldintzatu eta bideratutako zenbait prozesu; izan ere, faktore horiek guztiek garrantzi handia izan dute Iruñearen bilakabidean aldi historiko guztietan. Hori dela eta, ezinbestekoa izan zaigu diziplina-anitzeko ikuspuntu batetik abiatzea eta bilakaeran eragina izan duten ezaugarri guztien azterketa egitea. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Iruñeko historiari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten 2002ko abenduan eta 2003ko maiatzean. Euskararen bizitzan, lehenbiziko aldiz seguru aski, baziren Iruñeko historiaren jakintza eta euskararen goi-mailako ezagutza zituzten unibertsitate mailako adituak. Haiengana jo genuen euskaraz idatzitako hiriaren lehen historia gauzatzeko. Orain orduko ponentzia haiek eguneratu ditugu, eta hiriaren ikuspegia zabaltzen duten beste hainbat lanekin osatu. Emaitza eskuetan duzun liburu eder eta aitzindari hau duzu.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Iruña. Udala
Egilea(k): Abasolo, Patxi ; Azkona Huercanos, Iñaki ; Diez de Ultzurrun, Enrike
Argitaratua: Arre (Nafarroa) : Pamiela, L.G. 2018
Bilduma: Saio eta testigantza (Pamiela) ; 208
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia [R600] 94(460.161) ABA iru Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE18090078
Monografia 94(460.161) ABA iru Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18090028