Dona Dona Katona [Bideoa - Interneteko baliabidea] / egilea, Euskal Herriko Ahotsak; Elgoibarko Ikastola
Zotz egiteko antzinako abestia. Nola jolastu? Nola jolastu? 1-Asko baldin badira, umeek biribil bat osatuko dute (zutik ala lurrean eserita) eta ume bat erdian jarriko da. Umeak gutxi baldin badira, berriz, nahikoa da elkarren ondoan jartzearekin, marra bat osatzen, eta beste umea haien parean jartzea, aurrez aurre. 2-Umeak kanta kantatuko du, gainerako umeak banan-banan hatz erakuslearekin seinalatuz. Ume guztiek batera abestu dezakete. Abestia bukatzen denean, "ra" esatean, seinalatzen ari den ume hori izango da aukeratua. Zertarako? "Kanpora" esaten du abestiak, eta ume hori biribiletik kanpo geratuko litzateke. 3-Ume kantariak kantatzen jarraituko du, eta banaka-banaka umeak kanporatzen joango da. Ume bakarra geratzen denean, horixe da jolasa irabazi duena. Sariren bat edo opariren bat banatu behar denean erabil daiteke kanta hau. Zotz egiteko kanta-jolasak gauza positiboetarako erabiltzea komeni da, eta ez inor kanpoan uzteko. Hortaz, seinalatutako umea biribilaren erdian ipintzea izan daiteke beste aukera bat. Hala, ume gehienak jarriko dira biribilaren erdian, kantuan. Askotan izaten da zerbaiterako zotz egiteko beharra: taldeak egiteko, zerbait egin behar duena aukeratzeko, zerbait banatzeko... Horrelako egoeretan erabil daiteke zotz egiteko kanta hau. Besterik gabe jolas moduan ere erabil daiteke, ondo pasatzeko. Partaide kopurua (gutxienez): 3
Egile korporatiboa(k): | ; |
---|---|
Argitaratua: |
Eibar
: Badihardugu Euskara Elkartea
[2018]
|
Bilduma: |
Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa |
Hezkuntza-etapa: |
Haur Hezkuntza (HH) |
Ikasgaia: |
Musika |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak Interneteko baliabidea Jolas didaktikoak |
Loturak: |
Joan material honetara Ikusi bideoa |
Adina / Maila: |
HHko 4 urteko umeekin baina LHrako ere aproposa da. |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Haur Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK19020125 |