100 urte jendeaurrean = Comercio centenario de Tolosa / testuak, Joxemi Saizar Arostegi ; argazkiak, Joseba Urretabizkaia Intxausti
Tolosan tokiko merkataritzak garrantzi haundia du tokiko garapen ekonomikoan duen eraginagatik, baina bereziki herria egiten laguntzen duelako. Tolosa herri askoren bilgune izan da eta da, hein haundi batean, merkataritzak egiten duen ekarpenagatik. Hurbiltasuna, kalitatea eta profesionaltasuna dira Tolosako tokiko merkataritzaren adierazle nagusiak. Argitalpen honetan jasotzen diren dendak erreferente izan dira, eta dira, Tolosan. Urteetan eman diote zerbitzu Tolosa eta Tolosaldeko herritarrei. Tolosa herri bizia bilakatuz, kaleak girotuz, enplegua sortuz, paisaia urbanoaren parte inportantea bihurtuz. Herria eginez, azken finean. Urteetan belaunaldi ezberdinek Tolosako merkataritzari erreferente bat izaten lagundu diotelako, legezkoa da argitalpen honen bidez omenaldi egiea. Eskerrak emateko modu xumea da. Ezbairik gabe, lan ona egiteko begiratu beharreko ispilua. Zorionak!
Zerrenda: