Azala
Liburua Eskuragarri

Euskal Herriko pegatak / [eranskailuen aukeraketa eta antolaketa, Iñaki de Nicolás, Pablo Salgado Méndez eta Jabi Ubierna ; testuak, Edorta Jimenez, Iñaki de Nicolás eta Pablo Salgado Méndez]

Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoak pegatinei buruzko ikerketa eta bilduma izan du berriro oinarri. Izan ere, adierazpen askatasunaren defentsan oso baliagarriak izan dira Euskal Herrian. Borroka luze eta iraunkor bezain garrantzitsuan, protagonista bilakatu dira. 1960ko hamarkadaren erdian sortutako lehen pegatinak eta garaikideagoak direnak, orotara 9.000 inguru bilduko ditu lan mardul honek eta 3 liburukietan argitaratuko dira. Bigarrenak, 1980tik 1989ra bitarteko 3.000 jaso ditu. Proiektuaren bigarren zatia da hau. Liburu hau ez ezik hurrengoak ere abiapuntu on bat izango dira hainbat ikerketa bultzatzeko. Fenomeno horren ezagutzan sakontzeko materiala eskura-eskura dugu lehen aldiz. Bilduma lanaz haratago, bestalde, aurkezpen beraren ordenari garrantzi berezia eman zaio. Batetik, 1980tik 1989ra bitarteko gertaerak kontatzen dira, eta, bestetik, geure herriaren eraikuntzari lotutako gaiak agertzen dira, hots, euskara, kultura, borroka politikoak eta sozialak, gazteak, emakumeak, beste herriekiko elkartasuna. Azken finean, mobilizaziorako arrazoi izan diren alderdi guztiak. Iñaki de Nicolasen, Pablo Salgadoren eta Javi Ubiernaren eskuetan egon da edizio hona.

Zerrenda:
Egile nagusia: Nicolás, Iñaki de
Erakunde egilea: Euskal Memoria Fundazioa
Egilea(k): Salgado, Pablo ; Ubierna, Jabi ; Jimenez, Edorta
Argitaratua: Andoain : Aise Liburuak, 2016-2018
Edizioa: 1. ed
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 766(460.15/16+ 447.9)"19" NIC eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19100209